Gizartea -

ARABA

Gizon batek eta emakume batek elkarri eraso diote Gasteizen

Lesioak artatzeko ospitaleratu egin zituzten eta, gerora, Udaltzaingoak 39 urteko gizonezkoa eta 23 urteko emakumezkoa atxilotu egin zituen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 39 urteko gizonezko bat eta 23 urteko emakumezko bat atxilotu zituen ostiralean Gasteizen, elkarri eraso egitea leporatuta.

Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, ostiral gaueko hamaikak aldera gertatu ziren erasoak San Martin auzoko etxebizitza batean. Gizonak Udaltzaingoari dei egin zion bere bikotekidearen portaera oldarkorra salatuz.

Gizonak harramazka eta hozkada markak zituen, eta bikotekideak eraso egin ziola esan zien udaltzainei. Emakumeak, aitzitik, gizonak jo egin ziola adierazi zien.

Antza denez, ez da bien artean erasoak eta irainak gertatzen diren lehen aldia eta, hori dela eta, Udaltzaingoak biak atxilotu zituen. Hala ere, polizia-etxera eraman aurretik ospitalean artatu zituzten biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea