Gizartea -

Gipuzkoa

11 auzokide euren etxetik irtenarazi dituzte Pasaian luizi baten ondorioz

Auzokideak lau solairuko eraikin batean bizi dira. Dirudienez, ez dago eraikina behera etortzeko arriskurik, baina hutsik egongo da behintzat horren egoera aztertu arte.

Eraikin bat jendez hustu dute Pasaian. EiTB
Eraikin bat jendez hustu dute Pasaian. EiTB
Etxe bat jendez hustu dute Trintxerpen, luizi baten ondorioz

0:52

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako malda batean izandako lur-jausi baten ondorioz, 11 auzokide euren etxetik irtenarazi dituzte igande gau honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Udaltzaingoak jakitera eman dutenez. Auzokide horiek Azkuene kaleko lau solairuko eraikin batean bizi dira.

Dirudienez, ez dago eraikina behera etortzeko arriskurik, baina segurtasun neurriak direla medio, hustu egin dute, horren egoera aztertu arte behintzat, Udaltzaingoak azaldu duenez.

Gauzak horrela, auzokideak ez dira momentuz etxera itzuliko, eta gehienak senitartekoen etxebizitzetan igaroko dute gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Pasaia albisteak Gaurko azken orduko albistea Harri-jausiak