Gizartea -
Ministroen Kontseilua
Espetxe iraunkor berrikusgarriaren delituen zerrenda handitu du Espainiako Gobernuak
"Gizartearen eskakizuna" delako erabakia hartu dutela esan du Rafael Catala Justizia ministroak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espetxe iraunkor berrikusgarria ekar dezaketen delituen zerrenda handitzeko lege-proiektua onartu du gaur Ministroen Kontseiluak.
Konkretuki, delitu hauek gehitu dituzte zerrendara: hilketa egitea eta ondoren gorpua berreskuratzeko oztopoak jartzea, bahiketa eta ondoren hilketa egitea, serie-bortxaketak, adingabeak bahitu eta ondoren bortxatzea, suteetan heriotzak eragitea, azpiegitura garrantzitsuenetan kale larriak egitea eta energia nuklearra askatzea.
Rafael Catala Justizia ministroaren esanetan, "gizarteak eskatu egiten du" erabaki hau.
Zortzi delitu 2015ean
Ministroak gogorarazi du espetxe iraunkor berrikusgarria 2015ean sartu zela indarrean Zigor Kodean, eta orduan Espainiako Gobernua “zuhurra” izan zela eta zortzi delituko zerrenda egin zuela.
Orain, bere ustez, Exekutiboak “abal juridikoak eta legalak” ditu, eta, are gehiago, “herritarren borondatea” ere bai.