Gizartea -
Bizkaia
Bi emakume zauritu dira Markinako baserri batean izandako sutean
Sua etxe ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batean piztu da. Bi emakumeek antsietate krisia izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Markinako baserri batean sutea izan da eta 57 eta 47 urteko bi emakume artatu behar izan dituzte.
Sutea etxe ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batean piztu da, 15:00ak inguruan, Ertzaintzak EFE agentziari azaldu dionez.
Meabe auzoan dagoen baserriak bi etxebizitza ditu. Eraikina jendez hustu dute. Bi emakume artatu dituzte, antsietate krisiak jota topatu dituztelako.
Suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak itzali dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea