Gizartea -

Gertakaria

Hiru pertsona atxilotu dituzte Basaurin indarkeriaz egindako lapurreta bategatik

Atxilotutakoek —19, 21 eta 38 urtekoak— aurrekariak dituzte. Biktima makil batekin kolpatu zuten eta dirua, jaka eta sakelako telefonoa ostu zioten.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen larunbatean Basaurin, etxebizitza batean indarkeriaz egindako lapurreta batean parte hartzea egotzita. Atxilotutakoek 19, 21 eta 38 urte eta aurrekariak dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, larunbateko 17:00ak aldera pertsona baten telefono deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek indarrez egindako ebasketa baten berri emanez.

Lapurreta etxebizitza batean jazo zela esan zien biktimak. Nonbait emakume batekin zegoen, etxebizitzan ziren bi gaztek bihurkin batekin mehatxatu eta makil batekin jo zutenean. Egoera baliatuta, emakumeak soinean zeramatzan 365 euro, jaka eta sakelako telefonoa ostu zizkion. Biktima Basauriko osasun etxean artatu behar izan zuten.

Ertzaintzaren agenteak etxebizitzara joan ziren eta bertan topatu zituzten ustezko hiru lapurrak.

Hiru atxilotutakoek aurrekariak dituzte. Igande arratsaldean eraman zituzten epailearen aurrera, indarkeriaz egindako lapurreta delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Ertzaintza Bizkaia Delituak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Ebasketak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak