Gizartea -
Hobekuntzak segurtasunean
Belateko eta Almandozeko tunelak gehienez 7 hilabetez itxita egongo dira
Segurtasun hobekuntzak egiteko lanak udaberrian hasiko dira, hurrengo negua hasi aurretik bukatuak egon daitezen.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak ia bost milioi euro bideratuko ditu Belateko eta Almandozeko tunelak (N-121-A errepidea) Europan indarrean dagoen segurtasun arautegira egokitzeko. Hori horrela, gehienez zazpi hilabetez itxita egongo dira lanak aurrera eramateko.
Lanak udaberrian hasiko dira, hurrengo negua hasi aurretik bukatuak egon daitezen, Manu Ayeri kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez.
Suari aurre egiteko kableak ezarriko dituzte, baita likido toxiko eta sukoiak kanporatzeko sistema bat ere. Bestalde, Belaten, bere luzera dela eta, bi bazterbide berri eraikiko dituzte, bana noranzko bakoitzean, ibilgailuek larrialdiko geldiune gehiago izan dezaten.
Lanak aurrera eramaten dituzten bitartean, A-15 autobidea izango da trafikorako saihesbidea.
Baita NA-1210 errepidea, Belateko mendate ohia; horretarako, aurretik atondu beharko dute mendatea.