Gizartea -
2.300 euroko isuna
Sei hilabeteko kartzela-zigorra, Nafarroan, kalamu-elkarte bateko presidentearentzat
Auzitegiaren iritziz, osasun publikoaren aurkako delitua egin du; auzipetua aske utzi dute, hurrengo bi urteotan beste deliturik ez egiteko baldintzarekin.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko auzitegi batek sei hilabeteko kartzela-zigorra eta 2.300 euroko isuna ezarri dizkio Belarra kalamu-erabiltzaileen elkarteko presidenteari, osasun publikoaren aurkako delitu batengatik.
Ezin da helegiterik jarri epaiaren aurka; horren arabera, frogatuta dago elkartean egindako miaketa batean kalamua aurkitu zituztela. Purutasuna anitzekoa zen, eta 9.500 euroko balioa omen du denak.
Kalamua hazi eta banatzeko hainbat baliabide topatu zituzten; besteak beste, lanpara halogenoak, kalamua zulatzeko tresnak, baskulak, ongarritzeko gaiak, eta poltsak.
Halaber, ondorengoak ere topatu zituzten: luminariak dituzten lanpara halogenoak, transformadoreak, termometroak, higrometroak, programagailu analogiko bat, ateragailu bat, ur-bonba bat, karbonozko iragazki bat, ikatzezko iragazkiak, kablea duten tenporizadore bat, haizagailu zuri bat, eta partzialki irekitako sabaietan instalatutako ateragailuak.
Auzitegiaren iritziz (defentsa ados dago), osasun publikoaren aurkako delitua egin du auzipetuak; aske utziko dute, ondorengo bi urteotan deliturik ez egiteko baldintzapean.