Gizartea -
Sexu-esplotazioa
Prostituitzera behartzen zituzten 12 emakume askatu dituzte Bilbon eta Benidormen
Guztira, 14 lagun atxilotu dituzte: bederatzi Bilbon, lau Alacanten eta bakarra Tuteran.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak prostituitzera behartzen zituzten 12 emakume nigeriar askatu ditu Bilbon eta Benidormen, eta 14 lagun atxilotu ditu. Poliziaren arabera, lau talde proxeneta elkarlanean aritzen ziren emakumeak Nigeriatik Espainiara eramateko, eta emakume bat arduratzen zen dirua zuritzeaz.
Ohar bidez Espainiako Poliziak adierazi duenez, 14 atxilotuetatik bederatzi Bilbon atzeman ditu, lau Alacanten eta bakarra Tuteran.
Nigerian atzematen zituzten emakumezkoak eta egunero prostituitzera behartzen zituzten. Emakumeek 30.000 eta 35.000 euro bitarteko zorra pilatzen zuten Nigeriatik Espainiara eramateagatik eta budu erritualak egiten zizkieten. Atzerapen txiki bakoitzeko 5.000 euro handitzen zen zorra.
Poliziak azpimarratu duenez, sexu-explotazio kasuren bat ezagutuz gero 900 10 50 90 telefonora deitu edo trata@policia.es helbide elektronikora mezu bat idatzi dezakete herritarrek.