Gizartea -

Erreskate lanak

Deban hondartutako 'Motxo'ren tangako ia gasoil guztia isuri da

Radio Euskadiren arabera, arroketan sakabanatutako sareak kentzen ari dira, eta itsasontzia hondeagailu batekin ateratzea baztertu dute. Itsasgora 16:00etan izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deban hondartutako Motxo itsasontziaren erreskate lanak bertan behera utzi zituzten atzo iluntzean. Itsasoko laguntza taldeek Bizkaiko itsasontzia ikuskatu dute goizeko lehen orduan. 15 tona gasolio zituen tangako ia erregai guztia isuri da, Radio Euskadik jakin duenez.

Erreskate taldekoak arroketan sakabanatutako sareak kentzen ari dira, eta itsasontzia hondeagailu batekin ateratzea baztertu dute.

Itsasoko laguntzak azaldu duenez, erregaiaren orbana norantz hedatuko litzatekeen aurreikusteko simulazio egin dute goizean.

Badaezpada, Deba eta Zumaia arteko biotopoa babeste aldera, hesiak jarri dituzte, balizko gasolio isuria zabal ez dadin.

Itsasgora 16:00etan izango da. Orduan erabakiko dute itsasontzia bertatik ateratzeko beste ahalegin bat egingo duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea