Gizartea -

DURANGOKO BONBARDAKETA

Artxibatu egin dute Durangoko bonbardaketagatik aurkeztutako kereila

Bonbardaketan parte hartu zuten 46 pilotu italiarren kontrako kereila aurkeztu zuen Udalak, eta helegitea jarriko duela iragarri du orain.

Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko 3. Epaitegiak artxibatu egin du 1937ko bonbardaketagatik Durangoko Udalak eta memoria historikoaren aldeko hainbat kolektibok uztailean aurkeztutako kereila. 1937ko martxoa eta apirila bitartean 46 pilotu italiarrek egin zituzten bonbardaketetan 300 pertsona baino gehiago hil ziren.

Udaleko iturriek iragarri dutenez, salatzaileek erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute Bilboko Auzitegi Nagusian.

Udalak eta memoria historikoren aldeko hainbat erakundek 2017ko uztailaren 18an aurkeztu zuten kereila Durangoko epaitegian, bonbardaketan parte hartu zuten 46 pilotu italiarrei gerra krimenak eta gizateriaren aurkako delituak egotzi diezazkieketen argitzeko.

300 pertsona baino gehiago hiltzeaz gain, 321 eraikin suntsitu edo kaltetu ziren bonbardaketa haietan, izua nagusitu zen durangarren artean eta "milaka pertsonak ihes egin zuten".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Durango Gaurko azken ordukoa Frankismoari buruzko albisteak