Gizartea -

Epaia Gipuzkoan

Hiru urteko kartzela-zigorra, hamaika urteko ume bati abusuak egiten saiatzeagatik

2016ko uztailaren 24ean gertatu zen erasoa, 08:00ak aldera. Inputatuak umearekin topo egin zuen kalean, haurra galdutako katu baten bila ari zela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati, Donostialdeko herri batean hamaika urteko ume baten aurka sexu-abusuak egiten saiatzeagatik.

Prozesatua ados agertu da Fiskaltzak eta adingabearen familiaren akusazio partikularrak eskatutako zigorrarekin.

Ministerio Publikoaren akusazio txostenaren arabera, erasoa 2016ko uztailaren 24ean gertatu zen, inputatuak haurrarekin kalean topo egin zuenean. Umea galdutako katu baten bila ari zen.

Orduan, gizona haurrarengana hurbildu zen, harekin kotxera edo etxera joan ote nahi zuen galdezka.

Neskak bere bidea jarraitu zuen arren, gizonak jarraitu egin zion, eta eutsi egin zion "jarrera lizuna erakutsiz". Gogoz kontra arrastaka eraman zuen kaleko bazter batera.

Hiru urteko kartzela-zigorra ez ezik, 3.000 euroko kalte-ordaina eskatu du Fiskaltzak. Akusatua ados agertu da.

Horrez gain, ezingo du zazpi urtez biktimarengana hurbildu, ezta harekin hitz egin ere.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea