Gizartea -

Araba

Protesta Azazetan, herria bitan banatzen duen errepidearen aurka

Egunero sortzen dien arriskua salatu dute, eta egoera horri irtenbidea bilatu behar zaiola aldarrikatu.

Protesta Azazetan. Argazkia: EiTB
Protesta Azazetan. Argazkia: EiTB
Protesta Azazetan. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azazetako (Araba) bizilagunek protesta egin dute gaur goizean, herria bitan banatzen duen errepidearen aurka. Egunero sortzen dien arriskua salatu dute, eta egoera horri irtenbidea bilatu behar zaiola aldarrikatu. Bost urte daramatzatela irtenbide eske berretsi dute, "erantzun eraginkorrik" jaso gabe.

Gasteiz eta Lizarra lotzen dituen errepidea da. Autoak 50 kilometro orduko abiaduran pasatzen dira, eta azazetarrek salatzen dutenez, semafororik ere ez dago herriaren alde batetik bestera pasatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Azken ordukoa protestak Arabako Mendialdeko albisteak