Gizartea -

Istripua

Txirrindulari bat zauritu da Atxondon, mendi-bide batetik erorita

Bestalde, 51 urteko motor-gidari bat erori egin da Kolitza mendiko bide batetik behera, Balmasedan, eta hanka bat harrapatuta geratu zaio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko txirrindulari bat zauritu egin da Atxondoko (Bizkaia) Sagasta auzoko San Juan elizatik hurbil dagoen mendi-bide batetik erorita. Ebakuatu egin behar izan dute, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Segurtasun sailaren arabera, 15:15ean istripua izan duen txirrindulari bat topatu du inguruan zebilen beste batek. Hainbat kolpez gain, arnasa hartzeko arazoak zituen.

Bestalde, 16:20 aldera, 51 urteko motor-gidari bat Balmasedako Kolitza mendiko bide batetik behera erori da, eta hanka bat harrapatuta geratu zaio motoaren azpian. Hori dela eta, suhitzaileek eta Ertzainak joan behar izan dute zaurituari lagundu eta Gurutzetako ospitalera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Beste kirol batzuk Mendizaleen istripuak