Gizartea -

NAFARROA

14 urteko kartzela zigorra gizon bati Nafarroan, alabari sexu-erasoak egiteagatik

Kartzela zigorraz gain, urruntze agindua eta 5 urtean alabarekin komunikatzeko debekua ezarri dio epaileak. Halaber, 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio egindako kalte moralarengatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 14 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati, alabari egindako sexu-eraso jarraitua tarteko. Alabak 12 urte bete arte jasan zituen aitaren abusuak.

Kartzela zigorraz gain, urruntze agindua eta 5 urtean alabarekin komunikatzeko debekua ezarri dio epaileak. Halaber, 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio egindako kalte moralarengatik.

Epaiaren arabera, nazionalitate boliviarra duen gizonak sexu harremanak izan zituen hainbat urtean alabarekin, mehatxu egin eta bien arteko sekretua zela ohartarazita.

Azken erasoa 2016an gertatu zen, biktimak 12 urte zituela, eta hurrengo egunean harrera zentro batean sartu zuten.

___________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Gaurko albisteak Nafarroan Epaiketak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Sexu erasoak Gurasoak