Gizartea -

Osasuna

Lactalisek loteak erretiratu ditu 83 herrialdetan, salmonellosiaren krisia dela eta

Sei hilabete bnaino gutxiagoko 35 ume kutsatu dira Frantzian salmenolosiz joan den abenduan elikadura krisia atzeman zenez gero.

Lactalis. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian dozenaka umetxo haur-esnea hartzeagatik salmonellosiz kutsatu izanaren eskandalua beste hainbat herrialdetara hedatzen ari da. Horrenbestez, Lactalis etxeak kutsatuta egon daitezkeen zenbait lote erretiratzeko agindua eman du 83 herrialdetan. Ez dute zehaztu non.

"83 herrialde daude kaltetuta; beraz, Frantzian egiten ari garen prozedura bera jarraitzen ari dira produktua erretiratzeko. Larrialdi-kabinetea ezarri dugu, bai atzerrian, bai Frantzian", Emmanuel Besnier arduradunak 'Journal de Dimanche' aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean.

Sei hilabete baino gutxiagoko 35 ume kutsatu dira Frantzian salmenellosiz joan den abenduan elikadura krisia antzeman zenez gero, baina guztiak ari dira hobera egiten.

Lactalis munduan gehien kontsumitzen den haur-esnea izanik, badirudi beste bi umetxo kutsatu direla Frantziako kanpo: bata Gurutzetako Ospitalean, eta bestea Grezian, nahiz eta oraindik ez den baieztatu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak