Gizartea -
Nafarroa
13 urteko mutiko bat erreskatatu dute Urbasan kobazulo batera jausi eta gero
Adingabea Ustalazako leizera erori zen atzo aitarekin eta lagun batzuekin zegoela. Helikopteroz eraman behar izan zuten ospitalera, zaurituta.
Agentziak | Erredakzioa
13 urteko mutiko bat erreskatatu behar izan zuten atzo Urbasako kobazulo batera erori eta zauritu ondoren.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, adingabea aitarekin eta lagun batzuekin zegoen 13:00ak aldera Ustalazako kobazulo barrura jausi zenean. Nonbait ingurua oso labainkor zegoen.
Lizarrako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta larrialdietako helikopteroa bertaratu ziren. Heldu zirenerako, mutikoa kobazulotik kanpo zegoen, hainbat zauri eta kolpe zituela.
Atzamar bat hautsita eduki zezakeela eta, helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea