Gizartea -

LEGAZPI

Tren geltokian beste pasabide bat jartzeko eskatuko dio Legazpiko Udalak Adifi

Pasa den abenduaren 30ean 18 urteko emakumezko bat hil zen Legazpin, trenak harrapatuta. Legazpiko alkatearen eta Adifeko presidentearen arteko bigarren bilera izango da.

Legazpiko tren geltokia. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Legazpiko tren geltokia. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Legazpiko tren geltokia. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldobike Olabide Legazpiko alkateak herriko tren geltokian premiazko neurriak hartzea eskatuko dio Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (Adif), bi erakundeek urtarrilaren 10ean egingo duten bileran. Pasa den abenduaren 30ean 18 urteko emakumezko bat hil zen Legazpin, trenak harrapatuta.

Maiatzeko batzarraren ostean, Legazpiko alkatearen eta Adifeko presidentearen arteko bigarren bilera izango da, eta trena erabiltzen duten bidaiarien segurtasuna nola hobetu izango dute mahai gainean.

Legazpiko Udala aspaldiko eskaria da tren geltokian hobekuntzak egitearena.

Udalak hirugarren trenbide bat —gaur egun bi daude— eta pasagune bat egitea proposatzen du, bidaiariek nasak gurutzatzea saihesteko.

Legazpiko tren geltokitik 525 igarotzen dira egunero, duela lau urte baino % 16 gehiago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Legazpi albisteak Trenen Istripuak Goierri azken ordukoa Renfe azken ordukoa