Gizartea -
Polemika
13 urteko neskatoekin ez zela oheratu dio orain Sanchez-Dragok
Duela 40 urte inguru bi adingabe japoniarrekin sexu-harremanak izan zituela aitortzen du azken liburuan, baina adierazpen horiek gezurtatu eta istorioa "literaturizatu" egin duela azaldu du.
Erredakzioa
Fernando Sanchez-Drago idazlearen azken lanean, Dios los cría... y ellos hablan de sexo, drogas-en, Tokioko 13 urteko bi neskatorekin oheratu zela aitortu izanak sortutako polemikaren ostean, idazleak berak kritikei aurre egin eta gezurtatu egin du idatzitakoa Vanitatis-i eskainitako elkarrizketa batean.
Idazleak dio ez zutela sexu-harremanik izan adingabeekin eta istorioa "literaturizatu" egin duela. Liburuan honakoa idatzi du Dragok: "En Tokio, un día, me topé con unas lolitas, pero no eran unas lolitas cualesquiera, sino de esas que se visten como zorritas, con los labios pintados, carmín, rimel, tacones, minifalda... Tendrían unos trece años. Subí con ellas y las muy putas se pusieron a turnarse. Mientras una se iba al váter, la otra se me trajinaba".
Dragok azaldu duenez, istorioa "literaturizatu egin dut 1967an gertatutako anekdota batetik" eta "lardaskeria huts bat besterik ez" omen zen izan. Gainera, egin zuten bakarra elkarrekin "kafe bat edatea" izan zela azaldu du, eta ez zela "sexu-harremanik izan".
Polemika Noticias de Navarra egunkariak argitaratu zuen artikulu baten harira piztu zen. Bertan, artikuluaren egileak dioenez, Dragok "Albert Boadellari esaten dio Tokion 13 urteko bi adingaberekin larrua jo zuela, bata bestearen atzetik, eta txora-txora eginda utzi zutela. Delitua preskribitua dago eta neskek bera bortxatu zutela gaineratzen du".
Destituzioa eskatu dute
Telemadrideko Enpresa Batzordeak eta CC. OO, UGT eta CGT sindikatuen sekzioak Fernando Sanchez-Drago idazle eta saio baten aurkezlearen kontratua etetea eskatu dute.