Gizartea -
Polemika Twitterren
Arturo Perez-Reverte: 'Moratinos kaka hutsa da'
Kargua uztean ministro ohia hunkitu egin izana kritikatu du Twiterren: "Kaka zara alde egiten ez dakizula agerian uzten duzunean; politikara etxean negar eginda joan behar da".
Erredakzioa
Arturo Perez-Reverte idazleak polemika piztu du Twitter sare sozialean. Miguel Angel Moratinos Atzerri ministroak kargua uztean, hunkituta, negar egin izana kritikatu du. "Ahaztu aurretik, Moratinos negarrez ikusi nuen. Joateko ere ez zuen potrorik izan", idatzi zuen.
Iruzkin horrek hainbat erreakzio eragin zituen aipatu sare sozialean eta erabiltzaile gehienek matxistatzat jo zuten Perez-Reverte. Gauzak horrela, bere adierazpenak ahalik eta azkarren argitu nahi izan zituen.
"Irakurtzen ez dakitenei eta tekla bakoitzaren azpian matxistak ikusten dituen horiei azaltzera noakie. Negar egiteagatik ez diozu gizon izateari uzten. Kaka zara alde egiten ez dakizula publikoki agerian uzten duzunean, ministro izan edo ez. Moratinosek negar-jarioarekin jantzi zuen bere agurra. Politikara eta ministerioetara etxean negar eginda joan behar da. Jende aurrean negar-zotinka, Moratinos kaka hutsa balitz bezala joan zen", azpimarratu zuen.