Gizartea -

Hainbat herrietan

AHTren aurkako talde batek tindatu ditu Bilboko itsasadarraren urak

Ekintzaileek gai koloratzaile ez toxiko bat bota dute igande honetan Euskadiko hogei bat ibaitan eta iturritan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren aurkako Mugitu taldeak tindatu zituen atzo Euskadiko hogei bat ibairen eta iturriren urak, plataformak berak jakinarazi duenez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, ekintzaileek fluoristeina izeneko gai koloratzaile ez toxikoa erabili dute.

Taldeak prentsaurekoa eskainiko du gaur, "protesta ekintza" hau azaltzeko.

Bilboko Udaltzaingoa 08:30ean ohartarazi zuten atzo. Hain zuzen ere, Bilboko Itsasadarrean, Arriagako antzoki parean, orban "berde deigarria" bat zegoela esan zion herritar batek. Tindagaia Abusu auzotik udaletxeko zubira arte hedatu zen.

Ibaizabal ibaiaz gain, Bizkaiko beste hainbat herritako urak tindatu dituzte, besteak beste, Galdakao, Durango, Getxo, Lemoa, Amorebieta, Ugao, Arrigorriaga, Abadiño, Basauri eta Zeberio. Horrez gain, Bilboko Moyua, Jado eta Plaza Birileko iturrietako urek berde kolore bizia zuten.

Gipuzkoan, Tolosa, Oñati, Oiartzun eta Zestoa herrietako urak tindatu dituzte. Arabari dagokionez, Gasteizen soilik agertu da orban berdea, Herrizaingo sailak aditzera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea