Gizartea -

Gaztelu plazan

Animalien eskubideak aldarrikatu ditu Iruñean Animalien Askatasuna Nafarroa elkarteak

Elkarte horren hitzetan, "industria ankerren interes ekonomikoen biktimak" dira animaliak. Hori dela eta, "edozein tratu txarrari aurre egiteko" eskatu dio gizarteari.

Gaztelu Plazan izan da animalien eskubideen aldeko ekimena. Argazkia: EFE
Gaztelu Plazan izan da animalien eskubideen aldeko ekimena. Argazkia: EFE
Gaztelu Plazan izan da animalien eskubideen aldeko ekimena. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animalien Askatasuna Nafarroa elkarteak aldarrikapen-ekimena egin du larunbat honetan Iruñean animalien eskubideen alde eta animaliei eskainitako edozein tratu txarren aurrean gizarteak erantzun dezan eskatzeko.

"Animalientzako bizitza eta errespetua", "indarkeria ez da errespetua", "animalia guztiek dute eskubideak", "guztiok dugu bihotz bera" edo "jostailuak oparitu, ez animaliak" leloak erakutsi dituzte Gaztelu plazan egindako mobilizazioan. Gainera, informazioa zabaltzeko mahaia prestatu dute, bihar ospatuko den Animalien Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira.

Elkarte horrek salatu duenez, animaliak "betiko ahaztuak dira, eta industria ankerren interes ekonomikoen biktimak". Hori dela eta, gizarteari eskatu dio "biktima inozo horien begietara so egiteko eta edozein tratu txarrari aurre egiteko".

Amaitzeko, animaliei errespetua erakusteko haurtzarotik eskainitako hezkuntzaren garrantzia azpimarratu dute elkarte horretako kideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Animaliak azken ordukoa