Gizartea -

DANBORRADA 2018

San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketa, abian

Zozketa plublikoa urtarrilaren 8an egingo da Udalbatza aretoan.

2017ko haur danborrada. EFE
2017ko haur danborrada. EFE
2017ko haur danborrada. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018an, San Sebastian egunean, Konstituzio plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak irekiko dira, 50 donostiarrek (25, egun bakoitzeko) banderaren igoera eta jaitsiera bertatik ikus dezaten. Aukeratu bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du.

Aurreko urteetan bezala, urtarrilaren 8an, 18:00etan, Udalbatza aretoan egingo den zozketa publiko baten bidez aukeratuko dituzte donostiar horiek. Zozketa horretan parte hartzeko, abenduaren 18tik aurrera eta urtarrilaren 5a baino lehen eman daiteke izena Udalinfon (bai bulegoetan bai 010 telefono zenbakian) eta Donostiako Udalaren web atarian (www.donostia.eus).

Zozketan parte hartzeko baldintzakdira. Bestalde, sarituek ezin izango dute igoera eta jaitsieraren artean aukeratu: zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek banderaren igoera ikusiko dute eta gainerakoek jaitsiera. Aukeratuek urtarrilaren 12an jaso beharko dituzte gonbidapenak, NANa aurkeztuz.

Haur danborrada

Halaber, 18 donostiarrek eta horien gonbidatuek (kasu honetan ez dago gutxieneko adinik) urtarrilaren 20ko haur danborrada Donostiako udaletxeko balkoietako batetik ikusi ahalko dute. Baldintzak eta zozketan parte hartzeko izena emateko epea banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko berdinak dira, eta zozketa hori ere egun eta toki berean egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Danborrada Donostia argazkiak Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa