Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

23 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita

Larunbatean gertatu zen erasoa Begiralekuetan. Gizonezkoa emakumearen gainera joan zen eta eraso egin zion.

Sexu erasoen manifestazio bat, Basaurin. Argazkia: EiTB
Sexu erasoen manifestazio bat, Basaurin. Argazkia: EiTB
Sexu erasoen manifestazio bat, Basaurin. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du, pasa den larunbatean Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egin ziolakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa gaueko hamarrak aldera gertatu zen Begiralekuetan, baina biktimak ez zien jazotakoa senideei kontatu bi egun igaro arte.

Lagun batzuk agurtu eta bakarrik gelditu zela baliatuta, gizonak bizikletan jarraitu zion eta Begiralekuetara iritsitakoan, bere gainera joan eta eraso egin zion. Gainera, 45 minutuz atxiki zuen.

Erasoa gertatu eta bi egunera, biktimak gertatutakoa kontatu zion bere familiari, eta medikuek zein auzitegi-medikuek azterketa egin zioten. Ondoren, epaileak erasoaren berri eman zion Ertzaintzari eta agenteek ikerketa abiatu zuten.

Ustezko erasotzailea identifikatu ostean, gaur goizean atxilotu dute Basaurin.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko argazkiak Tratu txarrak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Albisteak