Gizartea -

Bizkaia

5.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Etxebarrin

Landareak hazteko pabiloia alokatu zuen gizona atxilotu dute. Jarduerak 100.000 euro inguru sortzen zituela kalkulatu dute.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, balizko kolaboratzaileak aurkitzeko asmoz. Argazkia: Ertzaintza
Ikerketak zabalik jarraitzen du, balizko kolaboratzaileak aurkitzeko asmoz. Argazkia: Ertzaintza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 5.000 marihuana landare atzeman zituen asteartean, Etxebarrin (Bizkaia) dagoen pabiloi batean, eta alokairuan hartua zuen gizona atzilotu zuen, drogekin trafikatzea leporatuta. Kalkulatu dutenez, marihuana plantazio horrek 100.000 euro inguru sortzen zituen astean.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, polizia-operatiboa azaroan hasi zen. Pabiloiari marihuana usain handia zeriola adierazi zioten zenbait herritarrek Ertzaintzari.

Antza, leku horretan ez egoen inolako lan jarduerarik, hori dela eta, kontrolatzen hasi ziren agenteak eta asteartean, alokatuta zuen gizona sartzera zihoanean, Ertzaintza bertan sartu zen eta lokala miatu zuen.

Argazkia: Ertzaintza

Argazkia: Ertzaintza

Argazkia: Ertzaintza

Ureztatzeko sistema automatikoa, lanparak eta haizagailuak

Pabiloiaren barruan, landareak automatikoki ureztatzeko sistema bat, potentzia handiko 200 lanpara, 40 haizagailu eta  aire erauzgailuak zeudela ikusi zuten, hori guztia, plantazioan laguntzeko.

Agenteek 5.000 landare atzeman zituzten guztira, tamaina guztietakoak. Horrez gain, zortzina kilo kukulu zituzten bost poltsa eta 2.000 euro (20ko billeteetan) ere aurkitu zituzten hozkailu batean. Kalkulatu dutenez, marihuana ustiapen horrek 100.000 euro sortzen zituen hilabetean.

Hori guztia kontuan hartuta, gizonezkoa atxilotu zuten drogekin trafikatzea egotzita. Ikerketak zabalik jarraitzen du balizko kolaboratzaileak identifikatu eta atzemateko.

Argazkia: Ertzaintza

Argazkia: Ertzaintza

Argazkia: Ertzaintza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Delituak Drogak Gaurko azken orduko albistea Etxebarri