Gizartea -

2017ko edizioa

Durangoko Kobika jatetxeak irabazi du berriz Bizkaiko Pintxo Lehiaketa

'Lumagorriz eta onddoz egindako erruloa' pintxoa izan zen garaile, atzo Bilbon antolatutako finalera aurkeztutako proposamenei irabazita.

Bizkaiko Pintxo Lehiaketako irabazleak. Argazkia: antolakuntza
Bizkaiko Pintxo Lehiaketako irabazleak. Argazkia: antolakuntza
Bizkaiko Pintxo Lehiaketako irabazleak. Argazkia: antolakuntza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Kobika jatetxeko Iñigo eta Koldo Kortabitartek Bizkaiko Pintxo Lehiaketa irabazi dute beste behin, "Lumagorriz eta onddoz egindako erruloa" pintxoari esker. 2017ko Urrezko Pintxoa izatea lortu zuen, atzo Bilbon egindako finalean parte hartu zuten 15 proposamenen artean irabazita.

Tenperatura baxuan egindako Lumagorri oilasko pintxoa da, eta onddoak ere badaramatza. Oilaskoaren azala erabiliz koilara itxurako kurruskaria da pintxoaren oinarria. Egileen arabera, bi hozkadatan jan behar da, eskuarekin helduta.

Horrez gain, Amstel Oro Sari Herrikoia Plentziako Casa Marinos tabernako Juan Mª eta Alejandro Diazek irabazi zuten, "Ukitu mexikarrak dituen antxoa" pintxoagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Bizkaiko albisteak Gizartea Durango argazkiak Eguneko albisteak Euskal jatetxeak