Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Fiskalak 220 urteko zigorra eskatu du 'Alakrana'ren bahitzaileentzat

36 pertsona legez kanpo atxikitzea, indarkeriaz lapurretan egitea eta armak erabiltzea leporatzen diete. Era berean, 100.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute marinel bakoitzarentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 220 urteko kartzela-zigorra eskatu du Alakrana atunontzi bermeotarraren ustezko bahiketaren harira atxilotu zituzten bi piraten kontra. 2009ko urrian 36 pertsona legez kanpo atxikitzea, indarkeriaz lapurretan egitea eta armak erabiltzea leporatzen diete.

Horixe agertzen da akusazioak Auzitegi Nazionalari igorritako idatzian. Santiago Pedraz epaile instruktoreak Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman uztailaren 19an atxilotutako piratei buruzko sumarioa amaitu ondoren iritsi da akusazioaren eskakizuna.

Fiskalak 100.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du bahitutako 36 marineletako bakoitzarentzat eta ontziaren jabe den Echevaster Fleet SLU-ri beste kalte-ordain bat emango diote eragindako kalteengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea