Gizartea -
Ikastolen aldeko jaia
Milaka pertsona bildu ditu Atarrabiako Nafarroa Oinez jaiak
Euskaltzale asko izan dira 6,2 kilometroko ibilbidean goizeko lehen orduetatik. Bildutako diruaren % 20 Lodosako Ibaialde ikastolari emango diote.
Erredakzioa
Milaka pertsona Iruñeako eskualdean izan dira aurten "Munduz Mundu" leloa duen Nafarroa Oinezen parte hartzeko. Jaialdi honen bitartez, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak euskara mundu osoan ezaguna egiteko asmoa zabaldu nahi izan dute.
Euskararen aldeko jaia 10:00etan hasi da 6,2 kilometroko ibilbidea zabaldu dutenean. Zinta Paz de Ziganda ikastolako lehenengo irakasleetatik bik moztu dute.
Gaineram aurten, mundu osoan euskara irakasten duten unibertsitateak omendu dituzte euskeraren alde egiten duten lanagatik. Topagunea euskaldunen elkarteen federazioak ere bere omenaldia izan du.
Aurtengo ibilbideak familientzako bi gune izan ditu, bertan txikienentzako ekitaldi ezberdinak egin dira eta familia guztiarentzako musika ere jarri dute. Gazteek ere beste bi gune izan dituzte, talde euskaldunen kontzertuekin. Eta bosgarren gune bat ere izan da aurtengo nobedade batentzako egokitua: Munduko dantzen tailerra.
Aurtengo Nafarroa Oinezen bildutako dirua Atarrabiako hezkuntza zentroko hainbat proiektu finantzatzeko erabiliko da, hala ere, % 20 Lodosako Ibaialde ikastolari emango diote, zentro horrek bizi duen "egoera larria" pairatzeko.