Gizartea -

Obrak

Hasi dituzte Gaztelugatxeko lanak

Ermuko sarbidea hilabetez itxita izango da, eta hurrengo urteko hasieran Eneperikoa ere erreformatuko dute.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak dagoeneko abiatu ditu Gaztelugatxeko lanak, eta, horrenbestez, Ermuko sarbidea itxita izango du hilabete.

Orotara, 60.318 euro bideratu dituzte lanetarako. Bideko zorua konpontzea eta drainatze sistema hobetzea dute helburu.

Aldundiaren esanetan, lau fasetan egingo dituzte lanak, Gaztelugatxeko zerbitzuak eta sarbideak erreformatzeko.

Hurrengo urtean Eneperiko sarbidea ere hobetuko dute, eta 241.955 euroko aurrekontua izango dute horretarako. Lau hilabeteko epea izango dute lanak egiteko.

Obra horietan, bidea zabalagoa egingo dute, eta "Matxitxakoko harria" izeneko harriekin harriztatuko dute zorua. Gainera, egurrezko harresia erreformatuko dute, bankuak jarriko dituzte eta landare berriak landatuko dituzte.

2018ko hasieran beste proiektu bat abiatuko dute: ermitarako eskaileren hormak konpontzea. Halaber, tarte horiek garbitu egingo dituzte.

Azkenik, zerbitzu berriak sortuko dituzte bisitarientzat, eskaileren hasierako plataforman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Gaztelugatxe gaur