Gizartea -

Epaia

7 urteko kartzela zigorra, Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari

Bizkaiko Auzitegiak zigorra jaitsi dio hiltzaileari, bere gaitasun psikologikoak murriztuta dituela argudiatuta.

Portugaleten ama hil zuen gizona epaiketan. Artxiboko irudia:EFE
Portugaleten ama hil zuen gizona epaiketan. Artxiboko irudia:EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio 2017ko urtarrilean Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari. Epaimahaiak ahaidetasuna aintzat hartu du, larrigarri gisa. Horrez gain, zigorra jaitsi dio akusatuari bere gaitasun psikologikoak murriztuta dituela argudiatuta.

Epaiketan, ama hil zuen gizona errudun jo zuen herri-epaimahaiak, aho batez. Zigortuak errealitatea ongi ulertzeko gaitasunik ez zuela frogatutzat jo zuen, baina asaldura larria ez zela erantsi zuen.

Gertakariak urtarrilaren 6an jazo ziren. Zigortuak labankada bat bularrean eman zion 93 amari Portugaleteko etxean. Biktimak alzheimerra zuen. Hala ere, hilketaren berri lau egun geroago eman zuten, gizona bere buruaz beste egiten saiatu zenean.

Ama-hilketa frogatutzat jo zuen epaimahaiak. Akusatuak ez du sekula ukatu, beti onartu du. Toxikomaniak errealitatea ulertzeko gaitasuna erasaten ziola onartu du epaimahaiak; izan ere, kokaina eta alkohola kontsumitu eta depresioa zuen erasotzaileak.

Hala ere, epaimahaiak ez zion salbuesle osoa eman, gaitasunen asaldura larria ez zela iritzita.

Fiskalak kartzela eskaera 21 urtetik 15era murriztu zuen. Defentsak hasiera batean absoluzioa eskatzen bazuen ere, 8 urteko espetxe-zigorra edo aldizkako azterketekin ospitale psikiatriko batean gehienez 10 urte igarotzea eskatu zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete berriak Bizkaia Delituak albisteak Epaiketak albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea