Gizartea -

DROGAK

Guardia Zibilak 4 tona kokaina atzeman dizkie Euskadin ere lan egiten zuen talde bati

Espainiar batek zuzentzen zuen taldea Venezuelatik. Euskadin, itsasotik heldutako droga banatzeaz arduratzen ziren.

Euskadin ere lan egiten zuen droga talde bat desegin du Guardia Zibilak. Argazkia: Efe.
Euskadin ere lan egiten zuen droga talde bat desegin du Guardia Zibilak. Argazkia: Efe.

AGENtziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, Espainian eta Marokon 20 pertsona atxilotu eta 4 tona kokaina atzeman ditu Guardia Zibilak, Alemania, Italia, Maroko eta AEBko Drogaren aurkako (DEA) bulegoko polizien laguntzarekin egindako operazio handi batean. Horri esker nazioartean, baita Euskadin ere, lan egiten zuen taldea desegin dute.

Taldea espainiar batek zuzentzen zuen Venezuelatik, eta hori aurkitzeko eta atxilotzeko agindua dago.

Taldearen zati bat Euskaditik lan egiten zuen; itsasotik heldutako droga banatzeaz arduratzen zen, hain zuzen. Taldearen beste zati bat, dirua zuritzeaz arduratzen zena, Melillan ezarrita zegoen eta Malagan eta Marokon ere lan egiten zuen.

Atzemandako kokaina 4 tonatik, 2.850 kilo Marokon atzeman dituzte, eta 1.270 Espainian. Drogaren balioa merkatuan 103 milioi euro ingurukoa izan daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Drogak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak