Gizartea -

Gertakariak

Bi mendizale erreskatatu dituzte Zigoitian eta Villaverde Turtziozen

63 eta 30 urteko bi emakume dira; Zigoitian (Araba), Gorbeia mendian hain zuzen, eta Villaverde Turtziozen (Bizkaia) erreskatatu dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikopteroak mendian ezbehar bana izan duten bi emakume erreskatatu ditu igande honetan; batak Gorbeiako Arabako eremuan behar izan du laguntza, eta besteak, aldiz, Villaverde Turtziozen inguruan, Kantabriatik gertu.

Lehen erreskatea goizeko hamarrak aldera egin dute, Murua harrobietatik gertu, Gorbeian, Arabako Zigoitia herrian. 63 urteko emakume batek konortea galdu du, "osasun-afekzio" baten ondorioz.

Helikopteroak Gasteizko Santiago Ospitalera eraman du emakume hori.

Bigarren erreskatea 13:15ean egin dute; 30 urteko emakume batek erorikoa izan du Villaverde Turtziozetik oso gertu.

Bigarren kasu horretan, zauritua Barakaldoko Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Araba Barakaldo Euskal mendiak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Erreskateak mendian Gorbeiako Parke Naturala Enkarterri