Gizartea -

EZBEHARRA

Bidaiariak zeramatzan tren bat bidetik irten da Urnietan

18:30 aldera izan da ezbeharra Urnieta eta Andoain artean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu, eta bidaiari guztiak beste unitate batera eraman dituzte.

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiariak zeramatzan Renfeko tren bat bidetik irten da Urnieta eta Andoain artean, eitb.eus-ek jakinarazi duenez.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera 18:30ak aldera jazo da, argitu gabeko arrazoiengatik, trena bidetik atera denean. Dena dela, ez da zauriturik izan eta, istripuaren ostean, bidaiari guztiak bere tren batera eraman dituzte, bidaia jarrai dezaten.

Renfeko zenbait segurtasun arduradun Urnietan dira jazoeraren nondik norakoak argitzeko asmoz. Horretarako, ikerketa abiatu dute eta, diotenez, ez dute uste azken orduetako euri-jasarekin lotura duenik.

Adifek azaldu duenez, istripuak eragina izan du Donostiako Hurbileko (C1) eta Ibilbide Luzeko trenen zirkulazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Andoain argazkiak Urnieta albisteak Eguneko albisteak Tren istripuak azken ordukoa Adif