Gizartea -

ISTRIPUA GETXON

Bi txirrindulari larri zauritu dira Getxon, bidegorrian talka eginda

Bi zaurituak, 55 eta 34 urteko gizonezkoak, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Lehenengoa oso larri eraman dute; bigarrena,larri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi txirrindulari larri zauritu dira Algortan (Getxo), bidegorrian elkarren kontra talka egin ostean.

Getxoko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, istripua 13:00ak baino lehenago gertatu da Chopos etorbideko bidegorrian.

Istripuaren larritasuna tarteko, anbulantzia bat eta Osakidetzako helikoptero bat bertaratu dira eta bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Zaurituetako bat, 55 urteko gizonezkoa, oso larri eraman dute ospitalera; bigarrena, 34 urteko gizonezkoa, ostera, larri.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Getxo argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Bidegorrien albisteak