Gizartea -

Hilketa

Burlatako hilketaren ustezko egileak bere burua entregatu du

Atzemandakoa 53 urteko iruindar bat da. Biktima bularrean sastatu ei du.

Hilketa Burlatan
Hilketa Burlatan
Foruzaingoa gizon bat labankadaz hil duen pertsonaren bila dabil

1:08

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, Burlatako (Nafarroa) taberna batean gizon bat hiltzea egotzita. Atzemandakoak bere burua entregatu du.

Efek Foruzaingoari azaldutakoaren arabera, 21:30 aldera gertatu zen erasoa, Burlatako Nogalera tabernan. Biktima emakume batekin zegoela, burua txano batez estalita eskularruak jantzita zeramatzan gizon bat hurbildu eta bularrean sastatu zuen.

Erasotzaileak berehala ihes egin zuen, eta foruzainak haren bila ari dira. Sendagileek biktima suspertzea lortu zuten, eta, Nafarroako Ospitalegunea eraman zuten arren, handik gutxira hil egin zen, labankadak eragindako zauri larrien ondorioz.

Foruzainek  "hainbat ikerketa ildo aztertzen ari direla" argitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Delituak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Burlata Albisteak Erailketak