Gizartea -

SUTEA ERANDION

Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta

Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute azkenean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru langile ondoezik jarri dira Erandion, enpresa batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Plaiabarri inguruan dagoen enpresa bateko makina batean piztu da sua gaur goizean, Erandioko industrialde batean.

Saiatu arren, langileek ez dute sua itzaltzea lortu, suhiltzaileei deitu diete, eta horiek itzali dute azkenean.

Sua itzaltzen ari ziren bitartean, hiru langile intoxikatu dira, kea arnastuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Gaurko albisteak Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea