Gizartea -
Lan istripua
57 urteko pertsona bat hil da Zeberion, lan istripuz
Behargina, Lemoako gizonezko bat, konorte barik topatu du lankide batek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko bat (57 urtekoa eta Lemoako bizilaguna) hil da arratsalde honetan Zeberion (Bizkaia), lan istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra Zautuola auzoan jazo da, baina oraindik ez dago argi zerk eragin duen.
13:50ean, etxe batean lanak egiten ari zen langile batek konorte barik ikusi du lankide bat, eta larrialdi zerbitzuetara deitu du. Mediku bat bertaratu da, baina ezin izan du ezer egin haren bizia salbatzeko.
Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, Bilbon, autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea