Gizartea -

Bizkaia

Ertzaintzak Getxoko Tosu estratako landa jendez hustu du

Hondeamakina batek Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanak hasi ditu. Ibarbengoako metro geltokia Andra Marin dago, Getxoko Bidezabal eta Berangoko geltokien artean.

Argazkia: Iker Salgado
Argazkia: Iker Salgado

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Getxoko Tosu estratako landa jendez hustu du, epaileak aginduta, Andra Mari auzoan Ibarbengoako metro geltokiko aparkalekua hartu behar duten eremua, hain zuzen.

Goizeko lehen orduan, Tosu Betirako aparkalekuaren aurkako kolektiboak jakinarazi du Ertzaintza bertaratu dela. Hainbat ekintzaile bertan ziren, kanpalekua egin baitzuten abuztuaren 31n, aparkalekua egiteko lanak geldiarazteko asmoz.

Ekintzaileetako hiru landa horretako toki ezberdinetan kateatu dira, Ertzaintzaren agindua oztopatu eta lanak atzeratzeko helburuarekin. Hortaz, suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, kateatuak askatzeko.

Tosu Betirako taldeak elkarretaratzea egin du arratsaldean Telletxen, eta "erresistentziaren kanpalekua" San Nikolas/Txiki Otaegi plazara mugitu eta gaua bertan igarotzeko asmoa dute.

Halaber, asteazkenean Getxon (San Nikolas plazan, 20:00etan) egitekoa den manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute, "utzaraztea eta legez kanpoko lanak abiatu izana salatzeko". Urriaren 21ean, bigarren manifestazio bat egingo dute, "behin betiko aparkalekuaren mehatxuarekin bukatzeko".

Aparkalekua egiteko lanak birritan oztopatu ostean, epaileak ingurua husteko agindua eman zuen udan, eta, hori dela eta, Ertzaintza "edozein unetan" sartzea espero zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Zer gertatu da Bizkaian? Metro Bilbao Eguneko albisteak Berango albisteak