Gizartea -

Indarkeria matxista

Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, tratu txarrak egotzita

Azkoienen, Tuteran, Zizur Nagusian eta Berriobeitin atxilotu dituzte ustezko lau erasotzaileak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak eta Udaltzaingoak lau gizon atxilotu dituzte Azkoienen, Tuteran, Zizur Nagusian eta Berriobeitin, tratu txarrak eman izana leporatuta. Lau kasuetan, urruntze agindua ezarri zaie ustezko erasotzaileei.

Azkoienen, agenteek mozkor zeuden hainbat pertsona aurkitu zituzten biktimaren etxean, eta horien artean zegoen ustezko erasotzailea. Biktimarekin hitz egin ostean, ustezko erasotzailea (60 urteko gizon bat) emakumearen bikotekidea zela jakin zuten. Ondorioz, atxilotu egin zuten.

Tuteran, bikotekide ohiak seme-alaben aurrean eraso egin ziola salatu zuen emakume batek. Udaltzaingoak bertan atxilotu zuen gizona.

Hirugarren kasua Zizur Nagusian jazo da. Haurdun dagoen emakume batek 34 urteko bikotekide ohiak mehatxuak, kolpeak eta irainak egin dizkiola salatu du.

Azkenik, Berriobeitin, aurrekariak dituen 22 urteko gizon bat atxilotu dute agenteek, emakume batekin ikusi ostean, harengandik urruntzeko agindua baitago indarrean.

____________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa