Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ezarri dute 3'5 metrorainoko olatuengatik
Gaur mendebaldeko haizea ibiliko da, eta bolada gogorrak egon litezke kostaldean. Tenperatura hotzenak mantendu edo apur bat jaitsiko dira, eta beroenak nahiko igoko dira.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, asteartea, itsasaldeko arriskuengatik, lehen bi milietan 3,5 metrorainoko olatuak egon daitezke eta.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, astelehen gauerako 3,5 metroko olatuak espero ziren, eta tamaina horretakoak aurreikusi ditu gaur goizalderako. Egunean zehar, ordea, txikiagoak izango omen dira; bi metrokoak edo bi metro eta erdikoak.
Bustitik, ia aste guztian
Asteartean, mendebaldeko haizea ibiliko da, eta bolada gogorrak egon litezke kostaldean. Tenperatura hotzenak mantendu edo apur bat jaitsiko dira, eta beroenak nahiko igoko dira.
Asteazkenean, hobetzera egingo du aroak. Goizean behe-lainoa egongo da, baina, gainerakoan, zerua hodei gutxirekin egongo da. Tenperaturek gorako bidea hartuko dute.
Ostegunean, hodeitza sendotzen joango da, eta euria egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta tenperaturek behera egingo dut, nabarmen.