Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Aurten dagoeneko 2008an eta 2009an baino emakume gehiago hil dituzte

Aurten 50 emakume hil dituzte Estatuan, iaz 7 gutxiago eta 2008an (urte odoltsuena 76 hilketekin) 2 gutxiago. Biktimetako 38k ez zuten bikotekidearen edo bikotekide ohiaren kontrako salaketarik jarri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea hasi denetik jada 50 dira bikotekideek edo bikotekide ohiek hil dituzten emakumeak Espainiako Estatuan, 2009ko epe berean baino zazpi gehiago eta 2008an (urte odoltsuena 76 hilketekin) baino bi gehiago.

Dena dela, kasuak gehiago izan litezke, izan ere, Berdintasun Ministerioak jakinarazi du emakumeen kontrako indarkeria kasuak izan litezkeen hiru hilketa daudela ebazpenaren zain; bat Kordoban eta bi Kanaria Handiko Palman.

Villarubiako (Kordoba) azken hilketan gertatu zen moduan, 50 biktimetako 38k ez zuten bikotekidearen edo bikotekide ohiaren kontrako salaketarik jarri. Era berean, biktimetako 32 hiltzailearekin bizi ziren, eta kasu gehienetan (28tan) erasotzailea oraindik emakumearen bikotekidea zen.

Erkidegoka banatuta, Andaluzian izan dira hilketa gehien (13), eta horren atzetik geratu dira Katalunia (7); Asturias eta Kanariak (5); Gaztela eta Leon eta Valentzia (4); Madril (3); Aragoi, Gaztela-Mantxa eta Galizia (2); Balearrak, Murtzia eta EAE (1).

Nafarroan (Kantabrian, Extremaduran, Ceutan eta Melillan bezala) ez da emakumeen kontrako indarkeriagatik inor hil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea