Gizartea -

2017-2018

107.000 ikaslek hasi dute ikasturtea Nafarroan

Berritasunei dagokienez, aurten hainbat ikastetxetan ordutegi jarraitua edo malgua egingo dute. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere, gaur izango dute lehen eskola eguna.

LH eta DBHko 107.000 ikaslek gaur hasiko dute ikasturtea Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
LH eta DBHko 107.000 ikaslek gaur hasiko dute ikasturtea Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraileko lehen astelehenarekin batera, gaur hasi dute ofizialki ikasturtea Nafarroako Foru Erkidegoan, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere. Guztira, 107.000 ikasle izango ditu aurten Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzak.

Hasiera ofiziala gaur izan bada ere, gaurtik eta asteazkenera bitartean itzuliko dira ikasgeletara Nafarroako ikasleak. Halaber, 3 urteko 6.100 haur nafarrentzat lehen eskola egunak izango dira.

Berritasunei dagokienez, aurten hainbat ikastetxetan ordutegi jarraitua edo malgua egingo dute; zehazki, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duten hamar zentrotik lautan. Ordutegi jarraitua egiten dutenek arratsalde guztiak libre izango dituzte eta malgua egiten dutenek, berriz, bi arratsalde izango dituzte libre.

Hezkuntza ereduak aintzat hartuta, ingelesezko heziketa indartzen duen PAI (Ingelesa Ikasteko Programa) sistema sei zentro gehiagotan eskainiko dute, eta Erriberrin, Anzin eta Allon D ereduan ere eskainiko dituzte eskolak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak ere, gaur itzuliko dira ikasgelara, inoiz baino lehen; hain zuzen ere, aurten aurrenekoz Eguberriak heldu aurretik azterketak egin behar dituztelako. Nafarroako Unibertsitate Publikoan 7.000 ikaslek eman dute izena, eta 8.000k, berriz, Nafarroako Unibertsitate Pribatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak