Gizartea -
Bizkaia
Basaurin egokitu da Loteria Nazionalaren lehen saria
Iraileko zozketa bereziaren lehen saria, milioi bat euro, 6.067 zenbakiari egokitu zaio. Bigarren sariaren parte bat Plentzian egokitu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Loteria Nazionalaren iraileko zozketa berezia egin dute larunbat honetan, eta lehen saria Basaurin saldutako 6.067 zenbakiari egokitu zaio. Saria milioi bat eurokoa da, eta Begoñako Andra Mari kaleko 12. zenbakian kokatutako administrazioan saldu dute zenbaki hori.
Bigarren saria, 250.000 eurokoa, 66.380 zenbakiarentzat izan da, eta ondorengo loteria-administrazioetan saldu da: Hospitalet de Llobregaten (Bartzelonan), Plentzian (Bizkaia), Oropesa del Marren (Castellon), Marmolejon (Jaen), Villablinon (Leon), Vielhan (Lleida), Cosladan (Madril), Viana Do Bolon (Ourense), Vilagarcia de Arousan (Pontevedra) eta Sant Carles de la Rapitan (Tarragona).
Hirugarren saria, 50.000 eurokoa, 34.938 zenbakiari egokitu zaio, eta Xativan (Valentzia) saldu da.