Gizartea -

Trafikoa

Trafikoa % 2 hazi da EAEko errepideetan udako operazioan

Istripu kopuruak behera egin du; horietan hildako lagunek, berriz, gora egin dute. Guztira, bost lagun hil dira errepideetan.

Uda-trafikoaren balorazioa jakinarazi du Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Argazkia: EiTB
Uda-trafikoaren balorazioa jakinarazi du Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Argazkia: EiTB
Uda-trafikoaren balorazioa jakinarazi du Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko errepidetan izandako joan-etorriak % 2 hazi dira uztailean eta abuztuan bitartean. Dentsitate handiko puntutan izandako auto-pilaketek, berriz, behera egin dute. Eusko Jaurlaritzaren aburuz, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak abian jarritako neurri bereziei esker murriztu dira auto-pilaketak.

Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariak azaldu duenez, "mugaren bi aldeetako Administrazioekin izandako bilerak oso eraginkorrak eta positiboak izan dira". Behin betiko daturik ezean, Diazek azaldu duenez, "Trafiko Zuzendaritzak ekainean egindako aurreikuspenak bete dira, eta nazioarteko zirkulazioa gutxi gorabehera % 2 igo da".

Dena dela, auto-ilarak murriztu egin dira. "Trafiko Zuzendaritzaren eta Frantziako agintarien artean adostutako neurriek ondo funtzionatu dute", gaineratu du Diazek.

Istripuak

Istripuei dagokienez, istripu kopuruak behera egin du, baina hildako lagunek, berriz, gora egin dute. Uztailaren 1aren eta abuztuaren 31a bitartean, 1.122 auto-istripu zenbatu ditu Ertzaintzak (153 istripu gutxiago iazko epe berdinarekin alderatuta).

383 istriputan biktimak izan dira (bost hildako, 48 zauritu larri), eta 739 istriputan, ordea, kaltea materialak bakarrik izan dira.

2016ko uztaila eta abuztua bitartean, 1.275 istripu izan ziren (407 biktima eta 868 biktimarik gabe). Epe hartan hiru hildako izan ziren, eta 42 zauritu larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gizartea bideoak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken orduko albistea