Gizartea -

Aste Nagusian

Aburto alkateak dio ez dela sexu-erasorik izan Bilbon

Azaldu duenez, hori ondorioztatu dute ostegun goizaldeako ustezko bi kasuak ikertuta.

Juan Maria Aburto, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Juan Maria Aburto, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Juan Maria Aburto, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan duenez, azken egunotan ez da sexu-erasorik izan Bilbon. Ertzaintzak Bizkaiko hiriburuan azken orduetan ikertutako bi ustezko kasuak aztertuta, hori ondorioztatu dute.

Alkateak hori esan die komunikabideei ostiral honetan, Casilda Iturrizar parkean, Aste Nagusiko ekitaldi batera egin duen bisitan.

Ertzaintzak, berez, ez du salaketarik jaso, horren iturriek jakitera eman dutenez; ostegunean, baina, bi sexu-eraso izan zirela zabaldu zen.

Aburtok azaldu du susmoak daudeneko protokoloa jarri zela martxan, bi adingabeak Gurutzetako ospitalera joan eta gero, baina berretsi du: ez da sexu-erasorik izan. Hortaz, 'lasaitasuna' eskatu die herritarrei, alarmarik ez zabaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo berriak EAJ Eguneko albisteak Aste Nagusiko kontzertuak gaur Bilboko Aste Nagusiko egitaraua