Gizartea -

Huesca

Aretxabaletako mendizalea bilatzeko lanetan, arrastorik ez oraingoz

20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.

Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB
Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB
Panticosa. Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Radio Euskadiri baieztatu dionez, Pirineotan (Huesca) desagertutako Aretxabaletako (Gipuzkoa) mendizalea aurkitzeko bilaketa lanek ez dute, oraingoz, ondoriorik izan. Lanetak dihardutenek ez dute arrastorik topatu, oraingoz.

Ostiralean, 062 zentralean abisu bat jaso zuten, 112ren bitartez, gizon bat (20 urte ditu) Respomuso aterpearen eta Balaitus tontorraren arteko bidea egitera joan zela esanez, eta itzuli ez zela jakinaraziz. Dirudienez, goi-mendiko gune oso teknikoa da bide hori.

Bilaketa lanak egin dituzte asteburu osoan zehar eta gaur goizen, berriro ekin diete, Panticosako eta Jakako Mendi Erreskateko langileek eta Guardia Zibilaren Aire Unitatekoek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Panticosako eski-estazioa Aretxabaleta albisteak Mendiko istripuak gaur Alpinismoaren azken ordukoa Debagoiena eskualdea Pirinioetako albisteak Aragoi