Gizartea -

MEZU SEXISTAK

Foruzaingoak mezu sexistak zituzten hainbat txapa atzeman ditu Lizarran

Guztira 80 txapa konfiskatu dizkiote Lizarrako alde zaharrean saltzen ari zen salatzaile ibiltari bati.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak mezu sexistak zituzten metalezko 80 txapa atzeman dizkio Lizarrako (Nafarroa) jaietan kalean saltzen zebilen saltzaile ibiltari bati.

Herritarren Segurtasunerako alorreko agenteak patruilan zebiltzan hiriko alde zaharretik emakumeenganako mezu iraingarriak (irainak, laidoak eta sexu kontuekin loturiko zakarkeriak) zituzten salgai horiek ikusi zituztenean. Horren aurrean, saltzailea identifikatu zuten, eta horiek guztiak konfiskatzeko akta bete, eta txapen gordailuaren ziurtagiria egin zuten.

Foruzaingoaren arabera, barne-txosten batek zehaztuko du zein den arau-haustea, gorroto-delitu baten zantzuak izan baititzake.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa Jaiak Lizarra azken ordukoa Foruzaingoaren albisteak