Gizartea -

Ikerketa

Alzheimerraren kontrako terapiak botikak baino eraginkorragoak dira

Zentzumenen estimulazioak eta ariketa fisikoak gaixoan duten eragina zehaztea ahalbidetu du azterketak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alzheimerra tratatzeko terapiak orain arte asmatu diren botikak baino eraginkorragoak dira eritasunari aurre egiteko garaian, nazioarteko 22 zientzilarik bost urtetan zehar egindako ikerketaren arabera.

Maria Wolf Fundazioak lagunduta, adituek 1.313 ikerketa aztertu dituzte eta zentzumenen estimulazioak eta ariketa fisikoak gaixoengan duten eragina zehaztea ahalbidetu du aurrenekoz, bai familiarentzat zien pazientearentzat.

Terapiek eragin positibo ugari dituztela azaldu dute Javier Olazaran eta Ruben Muñiz ikerketaren koordinatzaileek prentsaurrekoan. Gainera, terapiek botiken aurkako efekturik ez dutela goraipatu dute.

Terapiek jarrera edo gogo-aldartea hobetzen dute, zaindariaren karga arintzen dute, gaixoak egoitzetan sartu beharra saihesten edo atzeratzen dute eta zainketen kostu ekonomikoa murriztu dezakete, adituek azaldu dutenez.

Alzheimerraren sendagairik epe luzera aurkitzeko aukerarik ez dagoela gogorarazi dute medikuek, eta egungo botikek oso efektu mugatuak dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea