Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari erasotzea egotzita
Gizonezko bat epailearen esku utzi dute, astelehen gauean Zurbaranbarri Bilboko auzoan bikotekide ohiari eraso ziolakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Gizonezko bat atxilotu eta epailearen esku utzi dute Bilbon, astelehenean Zurbaranbarri auzoan bikotekide ohiari erasotzea egotzita, Bilboko Udalak gaur ohar batean jakinarazi duenez.
Udaltzaingoak atxilotu zuen gizona, erasoa izan eta ordu batzuetara, genero indarkeriaren aurkako protokoloa indarrean jarri eta gero. Bilboko Udalak “gaitzespen erabatekoa” eta “haserre sutsua” erakutsi ditu erasoaren aurrean, eta emakumeari bere babes osoa erakutsi dio.
Udalak oharrean gogora ekarri duenez, hau bezalako sexu eraso eta eraso sexistak “gizartean, esparru publiko zein pribatuan, egunerokoan izaten den indarkeria matxistaren isla dira”, eta horien aurrean “tolerantzia eta zigorgabetasunik ez erakusteko deia” egin du.
___________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.