Gizartea -
Bilbo
Gizon bat hil da Santutxun, metroak harrapatuta
Harrapaketaren ondorioz, metro zerbitzua eten egin dute ia bi orduz Bolueta eta Zazpikaleak geltokien artean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko bat hil da gaur Santutxun, metroak harrapatuta, Metro Bilbaok eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.
Harrapaketa 10:00etan gertatu da, Metro Bilbaoren esanetan, "Metro Bilbaorekin zerikusirik ez duten arrazoiak tarteko".
Harrapaketaren ondorioz, metro zerbitzua eten egin dute Bolueta eta Zazpikaleak geltokien artean. Hala ere, Plentziatik eta Santurtzitik ateratzen direnak normaltasunez ari dira egiten Zazpikaleetako geltokirainoko bidea, eta Etxebarritik eta Basauritik irteten direnak ere normaltasunez iristen dira Boluetaraino.
Metro Bilbaok jakinarazi duenez, zerbitzua 11:46an hasi da berriro Bolueta eta Zazpikaleak geltokien artean, eta normaltasuna da nagusi sare osoan.