Gizartea -

Indarkeria matxista

Eraso sexista egin diote emakume bati Barakaldoko jaietan

Erasoa gaitzesteko, Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etarako, Anaien parkean. Halaber, txosnetan eta Zaballako festa-gunean, musika itzaliko dute 00:00etatik 00:15era.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati eraso sexista egin diote bart Barakaldoko jaietan, Udalak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.

Erasoaren berri izan ondotik, Jai Batzordearekin eta Argitan Emakumeentzako Aholku Etxearekin elkarlanean egindako protokoloa aktibatu du Udalak. Horren arabera, hainbat neurri hartu dituzte "eraso saiakera" hori irmoki gaitzesteko.

Erasoa gaitzesteko, Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etarako, Anaien parkean, "Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean. Halaber, txosnetan eta Zaballako festa-gunean, musika eta argiak itzaliko dituzte 00:00etatik 00:15era. Tarte horretan, lapikoekin zarata egingo dute.

Bestalde, Udalak irmoki salatu du erasoa, eta kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

__________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo Gizartea Gaurko azken ordukoa